Azpiegitura

Conocenos

Azpiegitura

1985ean eratu zenetik, Azpiegitura, S.A.ren egitekoa Elkartegiak Enpresa Zentroak eraiki eta kudeatzea izan da, eta horren bidez enpresa-jarduera sustatzen laguntzea, Bizkaiko enplegu- eta aberastasun-iturri delakoan. Helburua zera da: zerbitzu-enpresentzat nahiz industria-enpresentzat, kantitatean eta kalitatean egokia izango den azpiegitura-eskaintza zabala osatzea, eta, beti ere, arlo teknologikoan nahiz kudeaketa-sisteman izaera berritzaile nabarmena dutenei lehentasuna emanda. Eraikin horietako batzuek, gainera, doako eremu edo ekintzailetza-aretoak dituzte, edozein enpresa-ekimen aurrera ateratzeko moduan.

Enpresentzat erreferentzia izateaz gain, egoera ekonomikoaren adierazle bikainak ere badira Elkartegiak Enpresa Zentroak: betetze- eta eskaera- mailak gora eta behera egin du, Bizkaiko Lurralde Historikoko jarduera ekonomikoak gora eta behera egin duen heinean. Elkartegiak Egitasmoaren pean hazi diren enpresen biziraupena oso altua izan da, eta 1.600 enplegu baino gehiago sortu dituzte.