Azpiegitura

Bizkaia Frontoia

Bilboko Miribilla auzoan dagoen arbel beltzezko instalazio honek hiru esparru ezberdin biltzen ditu bere baitan: Frontoia, Trinketa eta Kirol-Etxea; horrela, egoitza berean batu dira orain arte Bilboko hainbat bulegotan barreiatuta egon diren federazio guztiak.

Frontoiaren eta Trinketaren edukiera 3.000 pertsona eta 458 pertsonakoa da, hurrenez hurren. Pilotalekuak 65 eserleku ditu mugikortasun urriko pertsonentzat, eta Trinketak 16. Lurzoru-mailatik behera, 157 plazako aparkalekua dago.

 

 

Kirol Etxean honela daude federazioak banatuta:

  • 0 solairua: Asfedebi eta zerbitzu orokorrak.
  • 1. solairua: futbola.
  • 2. solairua: saskibaloia, ziklismoa eta pilota.
  • 3. solairua: Herri Kirolak, arrauna, motoziklismoa, hipika, neguko kirolak, igeriketa eta denek erabiltzeko bulego bi.
  • 4. solairua: atletismoa, kirol egokitua, golfa, judoa, gimnasia, eskubaloia, mendia eta denek erabiltzeko bulego bi.
  • 5. solairua: xakea, urpeko kirolak, errugbia, ehiza, tenisa, arrantza, patinajea, hockeya, karatea, taekwondoa, eskrima eta denek erabiltzeko 3 bulego.
  • 6. solairua: denek erabiltzeko 10 bulego.

Lotura interesgarriak

Frontoia kudeatzen duen enpresa

UTE GIROA S.A. – CUSTOMSPORT. Telefonoa: 946426435