Azpiegitura

Kontratatzeko barne jarraibideak

Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginak (aurrerantzean SPKLTB), non Sektore Publikoko Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Legea eta lege-mailako arauetan jasotako sektore publikoko kontratazioaren arloko xedapenak behar bezala araututa, argituta eta harmonizatuta jasotzen diren, AZPIEGITURAK, S.A.U. bezala sektore publikokoak diren entitateen kontratazio-prozedurak arautzen ditu, malguago edo zorrotzago, entitateen izaera juridikoaren arabera eta egiten diren kontratuen eremu objektiboaren arabera.

SPKLTBren 3. atalaren 3. artikuluak zehazten duenez, AZPIEGITURAK, S.A.U. sektore publikoko entitatea da eta botere esleitzailea dauka. Ondorioz, bere kontratazio-prozedurei ezarri beharreko erregimena araututa dago eta SPKLTBren 191. artikuluak zehazten duenez, kontratatzeko barne jarraibideak izan behar ditu, bere jardunbidea publizitatearen, konfidentzialtasunaren, berdintasunaren, konkurrentziaren, gardentasunaren eta diskriminazio-ezaren printzipioei lotzeko.

pdf Azpiegiturak, S.A.U.ren kontratatzeko barne jarraibideak 374,11 Kb

pdf Azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, Sektore Publikoko Kontratuen Legeari buruzko testu bategina onartzen duena 587,76 Kb