Zerbitzu eta jarduera-ildoak
Honako alor hauetan sailka daitezke jarduera-ildoak:
- Enpresa-azpiegituren kudeaketa, Bizkaiko lurraldean enpresak kokatzen eta sortzen laguntzeko. Jarduera horren barnean dago pertsona ekintzaileei azpiegiturak eskaintzea, eta dagoeneko errotuta dauden enpresak kokatzeko, industria-sektorerako lurzorua sustatu eta erostea.
- Pertsona nagusiei edo hainbat urritasun edo premia dituzten pertsonei zuzendutako gizarte-ekipamenduak eraiki eta ustiatzea.
- Foru jabariko kirol azpiegiturak eraiki eta kudeatzea.
- Babes publikoko motaren bati atxikitako etxebizitza, gisa erabiliko diren bizitegi guneak eskuratu eta sustatu.