Teknologi Parkea Elkartegia
Izaera berritzaile nabarmena duten enpresei zuzendutako Elkartegi hori Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dago. Instalazio modernoak ditu, doako wifia eremu komunetan, eta segurtasun-zerbitzu iraunkorra 24 orduan.
Ekintzailetzarako eta coworking areto bat ere badu, enpresa-proiektu bat abian jartzeko behar den azpiegitura guztiarekin.
Denbora mugatuko errentamendu-kontratua (gehienez 10 urte), erosteko aukerarekin 1. urtearen ostean.
Helbidea
Laga Bidea – Edificio 80448160-Derio (Bizkaia)
Tel: 944 317 118 - 946 073 700
Fax: 944 317 134 - 946 073 638
azpiegiturak@bizkaia.eus
