Azpiegitura

Elkartegiak

Durango

Landako Elkartegia Durangoko erdigunean dago, Landako Gunearen alboan, kategoria handiko bulego-eraikin moderno batean. 2.200 m2-ko azalera du, eta 50 eta 64 m2 bitarteko hamabi bulego-modulutan banatuta dago. Horretaz gain, bi bilera-gela eta erabilera anitzeko gela bat ere baditu. Azken hori hainbat gauzatarako erabiltzeko egokitu daiteke: entzunareto gisa, edota prentsaurrekoak, topaketa profesionalak, eta hitzaldiak eta jardunaldiak egiteko.

Denbora mugatuko errentamendu-kontratua (gehienez 10 urte), erosteko aukerarekin 1. urtearen ostean.

 

Helbidea

Landako Etorbidea, 4
48200-Durango (Bizkaia)

Tel: 946 217 929 - 946 073 700
Fax: 946 217 928 - 946 073 638
azpiegiturak@bizkaia.eus 

Google-maps