Azpiegitura

Berriak

ostirala, 2014 (e)ko abenduak 12

Azpiegiturak, S.A.U.k Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Lurralde Historiko osoko hainbat sailetan bizkaitarrentzat eskuragarri dituen azpiegitura-zerbitzuen eskaintza jasotzen duen katalogoa argitaratu du.

Katalogo honen bidez, informazioa eman nahi dugu, abiarazitako enpresa-proiektu berriei lotuta dauden jarduerez, etxebizitza eskuratzeko edo alokatzeko dauden aukerez eta egin beharreko kudeaketez, ditugun gizarte-zentroez, eta, orobat, proiektu bereziez.

Katalogo

 
asteazkena, 2014 (e)ko abenduak 03

Abenduak 3, duela 65 urtetik hona egin ohi den bezala, eta hori horrela izanik nork bere lana egin behar du Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da.Euskararen nazioarteko eguna

Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos erakundearen baitan sortutako eta gure herriaren mapa soziokultural eta politikoa osatzen duten bestelako erakundeek bultzatutako ekimen honek oihartzun handiagoa hartu du urteekin, gure lurraldean ez ezik, mugaz bestaldera ere. Euskararen Nazioarteko Eguna munduan zehar sakabanatutako Euskal Etxeekiko anaitze-eguna da.

Azpiegiturak, S.A.U.n uste dugu kultur aniztasun eta identitate ugari eta konplexuen aro honetan gure Herriak dituen altxorren artean, unibertsaltasunari eskain diezaiokeen oparirik baliozkoena gure hizkuntza dela. Antzinako hizkuntza, baina hala ere hizkuntza bizia. Denon hizkuntza denontzat. Horregatik guztiagatik gure erakundeak ekimen honekin bat egiten du eta Euskararen Nazioarteko Egun zoriontsua opa dizue.

 
asteartea, 2014 (e)ko azaroak 18

Urriaren 27an hasi zen Kudeaketa Aurreratuari buruzko XX. Aste Europarra, eta azaroaren 14ra arte iraun du. Azpiegiturak sozietateak, aurrekoetan bezala, jardunaldi bat egin du Barakaldoko Elkartegian, “Berrikuntza: sormena eta lan sistematikoa” izenburupean.

Xedea beti izan da berbera, hau da, Kudeaketa Aurreratuaren eta Lehiakortasunaren elementuekiko arreta eta sentsibilizazioa indartsu piztuko duten edukiak eta txostenak aurkeztea.

Jardunaldiaren hasieran eta amaieran, Azpiegiturak sozietateko zuzendari kudeatzaile Joseba Ruiz de Loizaga izan genuen gurekin,.

Txostengileak honakoak izan dira: AENOReko Euskadiko Ordezkaritzako zuzendari Luz Enparanza, Acorde Consultingeko zuzendari nagusi Josean Calvo eta Iberdrolako Berrikuntza Zuzendaritzako zuzendariondoko Pedro Martínez.

 
ostirala, 2014 (e)ko azaroak 07

Irekita dago Amorebieta-Etxanon kooperatiba erregimenean eraikitzen hasiko garen Babes Ofizialeko 175 Etxebizitzetarako izena emateko epea. Udaletxetik 200 metrora egongo dira, autobiderako sarbidearen ondoan. 2 eta 3 logelako etxebizitzak izango dira, garajearekin eta trastelekuarekin.

Etxebizitzak eskuratzeko betekizunak:

• Bizkaian erroldatuta egotea.
• Adinez nagusia izatea edo emantzipatuta egotea.
• Jabetzako etxebizitzarik ez izatea.

 
Emaitzak 97 - 100 -(e)tik 101