Azpiegitura

Berriak

ostirala, 2015 (e)ko irailak 18

Inmanol Pradales EKONOMIA ETA LURRALDE GARAPENERAKO SAILAK BIZKAIA BERRITZAILE, LEHIAKOR ETA OREKATUA ERAMANGO DU MUNDURA.

• Sail berri hau elkarren artean lotuta dauden hiru arlo handitan egituratzen da: Enpresa sustapena eta ekonomia garapena; kanpoko sustapena eta turismoa; eta azpiegiturak eta lurralde garapena.

• Imanol Pradalesek bost ardatz estrategiko handiren inguruan antolatu ditu legegintzaldi honen lehentasunak. Ardatz horiek elkarlanean arituko dira, lurralde oreka sustatzeko eta Bizkaira inbertsioak, talentua, turismoa eta aberastasuna erakartzeko asmoz, jarduera ekonomikoa eta kalitatezko enplegua sortze aldera.

• Hurrengo lau urteetako proiektu estrategikoen artean nabarmentzekoak dira, batetik, ‘Doing Business in Biscay’, inbertsioak eta talentua erakartzeko; bestetik, Energy Intelligence Center (EIC) delakoa, eta, azkenik, Bidesarean Plana, Bizkaiko eskualde guztietako bide sarea hobetzekoa.

Irakurri gehiago...

 
astelehena, 2015 (e)ko ekainak 29

Bakio Elkartegiko “Txakolingune Eraikinean” erabilera anitzeko gunea gaituko da, enpresa-proiektuak abian jartzen lagunduko duen tresna gisa erabiliko dena, bai eta ekintzailetza, berrikuntza, sorkuntzaren bideratzea eta enpresa berrien sorkuntza sustatu. Enpresok, oro har, Bizkaiko Lurralde Historikoaren dinamizazio ekonomikoa garatzen lagunduko dute eta, bereziki, Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz eta Maruri-Jatabe udalerrietan bizi diren interesdunentzat, bai eta Eskualdean zein Lurralde Historikoko edozein udalerritan bizi direnentzat.

Azpiegitura berri hori oinarrizko instalazioak dituen lokala erabili behar duten pertsona fisikoentzat zuzenduta dago. Gehienez ere 6 hilabeteko epea (luzagarria) daukate bertan egoteko haien enpresa ideia landu eta garatzeko.

 
astelehena, 2015 (e)ko ekainak 29

Azpiegiturak, S.A.U.k Arratzuko Udalarekin batera lan egingo du Loiolako auzoan Landa Elkartegia eraikitzeko. Landa Elkartegia Gernikako Hiri Elkartegiaren osagarria izango da eta baliabide naturalak nekazaritza edo abeltzaintzazkoak ez diren  lehen mailako ekoizkin ez landu bihurtzeko jarduera ekonomikoak sortzea eta haien garapena erraztuko du. Enpresa zentro honekin nekazaritza sektorean lehiakortasuna handitu,  nekazaritzako elikagaien industria dinamizatu eta gazteak sektore honetara hurbiltzea lortuko nahi da.

Eraikin berriak gutxi gorabehera egun egoera txarrean dagoen eraikin batek erabilitako espazio berbera erabiliko du. Arkitektura moderno eta funtzionalagoa izango du ingurumenaren ezaugarriekin bat etorriko dena eta non eraikinaren iraunkortasun globala handitzeko bertoko materialen erabilera lehenetsiko da.


 
astelehena, 2015 (e)ko maiatzak 11

Bermeoko “25.2 San Martín” Egikaritze Unitatearen esparruan etxebizitzak eta eranskinak alokatzeko izen-emate epea irekita dago.

Hutsik dauden etxebizitzetara eta haien eranskinetara errentamendu gisa izango dute sarbide 2015eko maiatzaren 11ko 87 zenbakidun BAOn aurreikusitako baldintzak betetzen duen edozein pertsona fisiko edota bizikidetza unitate.

Eskabideak Bermeoko Udaletxean eskura daitekeen eredu ofizialean bete beharko dira “Bizkaiko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta hilabete 1eko epean.

Prozedura osoa, alokairu-kontratua sinatzea barne, publizitate, lehia publiko eta gardentasun printzipioak errespetatuz egingo da.

Eskatzaileek etxebizitza aukeratzeko izango duten hurrenkera notario baten aurrean egindako zozketa bidez finkatuko da.

pdf B.O.B. 2015 05 11 105.67 Kb

BERMEO

 
Emaitzak 85 - 88 -(e)tik 100