Azpiegitura

Berriak

asteazkena, 2015 (e)ko abenduak 02

Eguna100Gaur, abenduak 3, duela 63 urtetik hona egin ohi den bezala, eta hori horrela izanik nork bere lana egin behar du Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da.

Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos erakundearen baitan sortutako eta gure herriaren mapa soziokultural eta politikoa osatzen duten bestelako erakundeek bultzatutako ekimen honek oihartzun handiagoa hartu du urteekin, gure lurraldean ez ezik, mugaz bestaldera ere. Euskararen Nazioarteko Eguna munduan zehar sakabanatutako Euskal Etxeekiko anaitze-eguna da.

Azpiegiturak, S.A.U.n uste dugu kultur aniztasun eta identitate ugari eta konplexuen aro honetan gure Herriak dituen altxorren artean, unibertsaltasunari eskain diezaiokeen oparirik baliozkoena gure hizkuntza dela. Antzinako hizkuntza, baina hala ere hizkuntza bizia. Denon hizkuntza denontzat. Horregatik guztiagatik gure erakundeak ekimen honekin bat egiten du eta Euskararen Nazioarteko Egun zoriontsua opa dizue.

pdf TRIPTICO 1,10 Mb

 
osteguna, 2015 (e)ko azaroak 26

Azpiegiturak, S.A.U.ren partaidetutako sozietatea den Urdulizko Industrialdera, S.A.k Urdulizko udalerrian (Bizkaia) kokatutako Urdulizko Dorrea zaharberritzeko obren I. fasea betearazteko lizitazioa egin du.
Eskaintzen aurkezpena Urdulizen (Bizkaia) kokatutako Urdulizko Industrialdea, S.A. sozietatearen helbidean (Aita Gotzon, 37), lizitazioaren iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu osteko hurrengo egunetik hasi eta 30 laneguneko epean, 12:00etara arte.

OHARRA: Eskaintzen aurkezpena:  2016ko urtarrilaren 5eko 12:00ak arte Urdulizko Industrialdean, Aita Gotzon, 37 zenb. 48610-Urduliz (Bizkaia).


pdf Karatula_Zaharberritzeko Obrak - I. fasea 269.87 Kb

pdf BAO 75.36 Kb

pdf ABPP_Zaharberritzeko Obrak - I. fasea 532.26 Kb

pdf BTP_Zaharberritzeko Obrak - I. fasea 334.02 Kb

 
astelehena, 2015 (e)ko azaroak 23
Noviolencia15Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Gure nahirik behinena ospakizun hau anakronismo zentzugabe bihurtzea den arren eta gizartearen zatirik handienak indarkeria-mota hau desagertzea eskatzen badu ere, tamalez, egiteko honetan arrakasta lortzeak luze joko du.
Egunero izaten dugu euren bikotekide edota senarrengandik indarkeria jasotzen duten emakume gehiagoren berri. Indarkeria fisikoa zein psikologikoa, azken urteotan gure gizarteko alderdirik gazte eta babesgabean grinatu egin dena, EMAKUNDEtik jasotako datuen arabera. Datuok adierazten dutenez Euskadin 2014an zehar indarkeria jaso izan duten 30 urtetik beherako emakumeen zenbatekoa indarkeria jaso dutenen %34 baino altuagoa da.
Azpiegiturak, S.A.U. gizarte gaitz honen aurka dago erabat eta Bizkaiko Foru Aldundiak egun honen oroigarri antolatu dituen ekimen guztiekin bat egiten dugu.
 
asteazkena, 2015 (e)ko urriak 14
Imagen 2015 100Urtero bezala, aurten ere urriaren 26an Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea hasiko da eta azaroaren 6ra arte luzatuko da. Azpiegiturak, S.A.U.k, aurreko saioetan bezala, azaroaren 6an Jardunaldi bat antolatu du Barakaldo Elkartegian. “I+G+Brako Hobariak” lelopean kudeaketa aurreratuari buruzko praktika on eta esperientzien elkar trukatzea erraztuko duten topagunea sortzen ahaleginduko gara.

Jardunaldiaren hasiera eta amaieran Imanol Pradales, Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatua eta Itziar Garamendi, Azpiegiturak, S.A.U.ren zuzendari kudeatzailea egongo dira.

Hizlariak Luz Enparanza, AENOReko Euskadiko Ordezkaritzako zuzendaria eta Josean Calvo, Acorde Consultingeko zuzendari nagusia izango dira. Esperientzia praktikorako Ona Electroerosión, S.A.ko Itziar Izquierdo izango dugu.

pdf Jardunaldiaren Egitaraua 2015 605,41 Kb

Izen-Ematea

 
Emaitzak 81 - 84 -(e)tik 100