Berriak
Azpiegiturak-ek hamasei area, berrogeita hamar zentiarea eta hirurogeita zazpi dezimetro karratuko lur-zatia saltzen du enkante publiko bidez.
Kontratuaren esleipena Baldintza Pleguan ezarritakoak arautuko du.
Enkantean interesatuek proposamenak 2017ko urriaren 27ko 13:30ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte Azpiegiturak, SAUren Erregistro Orokorrean. Helbidea: Bilboko Kanariar Uharteak kalea, 21-2.
Aipatu Erregistro Orokorra astelehenetik ostiralera zabalik egongo da, 8:00-14-00 ordutegian.
Global Golf Company enpresak 23 urte daramatza golf zelaiak diseinatzen eta kudeatzen eta Espainian eta atzerriko herrialdeetan 25 zelai baino gehiago kudeatzen jardun izanaren esperientzia dauka berme gisa. Aipatu enpresa uztailean hasi da Meaztegi Golf kudeatzen zelaiaren jabea den AZPIEGITURAKek zelaia eta jatetxea kudeatzeko deitu zituen lehiaketak irabazi ostean
Bizkaiko Foru Aldundiak oro har adinekoentzat izango den autonomia pertsonala sustatzeko lehen zentroa ireki du Etxebarrin: Bizipoz Nerbioi zentroa. Laguntza-sarean aitzindaria den foru baliabide bat da, eragin nagusia mendekotasunaren prebentzioan (dagoeneko mendetasun-egoeran daudenei laguntzeaz gain) jartzen duen arreta-formula berri bat abiarazten duelako. Azken batean, gure lurraldeko etorkizuneko errealitate sozial eta demografiko berriari erantzuten dion baliabide bat.
Arratzuko Loiola auzoan Arratzu Elkartegia Langunea abian jarri da.
Azpiegiturak-ek batera lan egiteko 16 gune dituen lokala egokitu du.
Bertan ekintzaileak, enpresa ekimen berriak eta/edo aldi baterako kokapena behar duten enpresak sartu ahal izango dira.
Batzargela ere badauka.Egonaldirako araubidea batera lan egiteko guneak erabiltzeko lagapena da.
Lagapenak bi urteko iraunaldia izango du, urte bateko bi epealdiz luza daitekeena.