Azpiegitura

Berriak

asteartea, 2024 (e)ko martxoak 19
20240118 092043EtxeTIC ereduko Eguneko Zentroa da eta 40 plaza ditu eguneko zentroko zerbitzuan, eta etxean egoteko laguntza zerbitzutik, 750 etxetara heldu daiteke. Tepeyac auzuneko 11. zenbakiko  beheko solairuan dago, Otxaranerako kalean.

Lokalaren antolaketa geometrikoari dagokionez, espazioaren banaketa bi hormarte nagusitan antolatuta dago: fatxadetakoa eta hondokoa.

Lehenengoan, erabiltzaileei zuzendutako espazio nagusiak daude, eguneko argi naturala aprobetxatzeko. Gune hau espazioak malguak izan daitezen diseinatuta dago, banaketari eta trenkada mugikorren erabilerari esker, era independentean hainbat jarduera garatu ahal izateko, haien artean interferentziarik egon gabe.

Beste hormartean, hondokoan, Eguneko Zentroak funtzionatu ahal izateko zerbitzuak kokatzen dira: sukaldeko ofizioa, bainugela eta komunak, administrazio-gunea, eta langileen aldagelak.


 
asteartea, 2024 (e)ko martxoak 19

03 int estancia escorzo 06 200Mungiako Eguneko zentroa, etxeTIC eredua, 20 erabiltzailerentzat diseinatuta dago eguneko zentroko zerbitzuan, eta etxean egoteko laguntza zerbitzua ere edukiko du. Olalde Beresia kaleko 3A zenbakian dago, beheko solairuan. Sarbidea oinezkoen arkupetik da, eta lokalaren atzealdeak Karmelo Etxegarai kalera ematen du goitik.

Zentroa oztoporik gabeko espazioen segida bat da, trenkada mugikorrez bahetuak, estutu eta zabaldu egiten dira beharren arabera, eta, beraz, gainjarritako jarduerak baimentzen dira, batak bestea oztopatu gabe.

Erabiltzaileentzako gunea gehienbat Karmelo Etxegarai kalera bideratuta dago, Olalde Beresiara ematen duen jantokia izan ezik.

Zerbitzuen eremua eraikinaren komunikazio-gunearen inguruan banatzen da.

Infografía etxeTIC Mungia

 
asteartea, 2024 (e)ko martxoak 19
Basauriko eguneko zentroa-2 200EtxeTIC ereduko Eguneko Zentroa Basauriko Bizkotxalde parkean dago, hiri-hondakin solidoak pneumatikoki biltzeko zentral gisa erabiltzen zen eraikin zaharraren goiko solairuan.

Sarbidea parketik bertatik da, eta kanpoko bi terraza izango ditu, partzialki estaliak, aurreikusitako 20 erabiltzaileek erabiltzeko gaituak. Kanpoko hirugarren gune estali bat dago sarrera nagusian.


Irakurri gehiago...

 
asteazkena, 2024 (e)ko otsailak 14
Elkartegi-ispaster 200Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak 8,6 milioi euroko inbertsioa iragarri du enpresa-zentro berria eraikitzeko. Zentro berriak 8.500 metro karratu izango ditu industria-nabeetarako eta bulegoetarako, eta 2026ko lehen hilabeteetan jarriko da abian.

Elixabete Etxanobe: "Ispasterko elkartegi berria katalizatzailea izango da eskualde osoko ekonomia garatzeko, berrikuntza sustatzeko eta enplegua sortzeko”

Irakurri gehiago...

 
Emaitzak 5 - 8 -(e)tik 101