Azpiegitura

Berriak

osteguna, 2020 (e)ko azaroak 05
Aldundiak 33 proposamen jaso ditu EtxeTIC erronkan planteatutako beharrizanetarako konponbideak dituzten 30 erakunderen eskuti.

Foru erakundeak merkatuari aurretiko kontsulta bat eginda berrikuntzako erosketa publikoko prozesuaren ondorioen txostena argitaratu du. Prozesua otsailean hasi zen eta maila guztietako eragile pribatuek hartu dute parte, bai multinazional handiek, bai ETEek eta mikroETEek. Txostenak erantzun zabala, erronkaren konplexutasun teknikoa kontuan hartuta jasotako proposamenen kalitatea eta sakontasuna, horiei erantzuteko emandako epea eta zer alditan gertatu den nabarmentzen ditu. Hilabete honetan Aldundiak Azpiegituraki enkargua egitea aurreikusi du Bilboko Etxaniz Zentroan eguneko arretarako zerbitzu bat eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak etxean mantentzeko laguntza- eta prebentzio-teknologiekin zerbitzua emateko.
 
EtxeTIC  
 
 
ostirala, 2020 (e)ko urriak 09
Aldundiak 10 milioi euro inbertitu ditu abiadura handiko Interneterako konexioak Bizkaia osora zabaltzeko.

Unai Rementeriaren ustez, Bizkaiko udalerri guztietara banda zabal ultra-azkarra zabaltzea Aldundiaren proiektu garrantzitsuenetako bat da, udalerrien eta pertsonen arteko berdintasuna sendotzen duelako, Bizkaiko batasuna indartuz. Jarduera hori Bizkaia Aurrera Planaren barruan jasota dago, eta landa-eremuetako eta periferikoetako 7.600 etxebizitza baino gehiagotara eramango ditu gutxienez 300 mega simetrikoko abiadurako Interneteko konexioak, populazio handiko eremuetako merkatu-baldintza berberetan.

Ampliar información:

Irakurri gehiago...

 
osteguna, 2020 (e)ko ekainak 11

Energy100Azaroan hasiko dira Energy Intelligence Center eraikitzen, eta 19 milioi euroko inbertsioa egingo da.

Lizitazio fasean dago Ezkerraldea-Meatzaldeko teknologia parkearen eta Energy Intelligence Centerren egoitza izango den eraikina eraikitzeko lehiaketa publikoa.

Eraikina, energetikoki autosufizientea izango da, fatxadan eta teilatuan instalakuntza fotovoltaiko berria izango duelarik, eta Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiak 19,2 milioi euroko inbertsioa egingo dute.

PRENTSA EREMUA

 

 

 
astelehena, 2020 (e)ko maiatzak 18
Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak, maiatzaren 5eko 28/2020 Foru Dekretuaren bidez, Industrialdeak Programaren 2020rako oinarri arautzaileak eta deialdia onartu ditu.


Irakurri gehiago...

 
Emaitzak 33 - 36 -(e)tik 100