Azpiegitura

Berriak

asteartea, 2021 (e)ko irailak 07
Sestao Bai, SA foru-sozietate publikoak hirugarren sektoreko erabilera mistoko sei (6) lurzati enkante bidez besterendu ditu. Lurzati horiek Sestaoko (Bizkaia) "Sestao Bai" enpresa-poligonoan daude.

Iragarkia Eusko Jaurlaritzaren kontratazio elektronikoaren atariko plataforman argitaratu zen 2021-09-01ean: Euskadiko kontratazioa
Eskaintzak aurkezteko epea 2021/11/02ko 15:00etan amaituko da.

 
asteazkena, 2021 (e)ko irailak 01
ElkartegiakAzpiegiturak foru sozietatearen 2020-2022ko inbertsio-planak Elkartegiak sareko zenbait zentro egokitzeko eta modernizatzeko jarduketak aurreikusten ditu, eta 1.491 pertsonari enplegua ematen dieten 166 enpresa hartzen dituzte.

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak 2020-2022 inbertsio-plana hedatzen jarraitzen du, Azpiegiturak foru sozietateak kudeatzen duen Elkartegiak Enpresa Zentroen sarearen barruan hainbat instalazio berritze aldera.

Planak 1,57 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du obrak egiteko, altzariak berritzeko, hainbat elementu modernizatzeko eta ikus-entzunezko ekipoak erosteko. Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru diputatuak zehaztu duenez, sarea 20 zentrotara zabaldu da 1985ean lehenengo elkartegiak eraiki zirenetik, eta, hainbestez, beharrezko inbertsioak egin behar dira horiek guztiak eguneratzeko eta azpiegiturak modernizatzeko.
Orain arte, Barakaldo, Boroa eta Santurtziko zentroetan jardun izan da.

2021. urtean, jarduketak Barakaldo, Boroa, Teknologia Parkea, Durango, Gernika eta Getxoko zentroetan egiten ari dira.

Eta 2022. urteari begira, Sondika Elkartegiko 1. eraikinean obrak hastea aurreikusi da.

Irakurri gehiago

 
astelehena, 2021 (e)ko ekainak 21
Lurrak enkante publiko bidez saltzea eta eskualdatzea ZABALLA-TRAPAGA INDUSTRIA-SEKTOREAREN barruan (SI_ZT_UB01), Trapagarango udalerrian (Bizkaia).
Sektoreak Bombardier European Holding, S.l. enpresaren instalazioaren hegoaldean dauden lursailak hartzen ditu, Alisal errekaren eta Bilbotik Santanderrerako errepidearen artean daudenak.

Irakurri gehiago...

 
osteguna, 2021 (e)ko maiatzak 13
Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak, apirilaren 27ko 51/2021 Foru Dekretuaren bidez, Industrialdeen Programaren 2021. urterako deialdia eta oinarri arautzaileak onartu ditu.

Diruz laguntzeko moduko egitatetzat hartuko dira lehiakortasuna hobetzea, ingurumen-kudeaketa hobetzea edo langileen segurtasuna eta berdintasuna hobetzea dakarten makinak edo ekipamenduak modernizatzeko, hobetzeko edo handitzeko egindako inbertsioak.

Irakurri gehiago...

 
Emaitzak 25 - 28 -(e)tik 100