Azpiegitura

Berriak

asteartea, 2022 (e)ko martxoak 22

FotoEusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Zallako Udalal hitzarmen bat sinatu dute 3.300 metro koadrotik gorako lurzati  bat garatzeko, non etorkizunean “El Longar” poligonoko empresa-zentroa ezarriko den.

Zallako Elkartegia

 

 
ostirala, 2022 (e)ko otsailak 11
Erandioko Altzagaberri kaleko 1. zenbakian etxebizitzak sustatzeko lanak amaituta, iragarki honen bidez jabeei jakinarazten zaie, beste bizileku bat emateko, gehienez ere 2 (BI) hilabeteko epea dutela, argitalpen hau argitaratzen den egunetik hasita, eraikita dauden higiezinen jabetza jasotzeko.

Giltzak eta higiezinari buruzko dokumentazioa jaso nahi dutenek Azpiegiturak, SAMPen egoitzara joan beharko dute (Kanariar Uharteak kalea 21, 2-3 48015 Bilbo), astelehenetik ostegunera 8:30etik 13:30era eta 15:00etatik 15:30era, eta ostiraletan 8:30etik 13:30era, jaiegunetan izan ezik.

Aurreko ematea hobeto kudeatzeko, aldez aurretik 946073700 telefono-zenbakira deitzea gomendatzen da, eguna eta ordua adosteko.


 
osteguna, 2021 (e)ko abenduak 02
Euskaraeguna30Aurten ere, Azpiegiturak, SAMPetik Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin nahi dugu, euskararen erabilera normalizatzeko konpromisorik sendoena erakutsiz eta erantsitako adierazpen instituzionalean jasotako hitzak geureganatuz.   

    
Garai zaila bizi izan dugu, non gure gizarte-ingurunearekin harremanak izateko eta komunikatzeko moduak ere berrasmatu diren. Harreman-ohitura berri horiek erronka bat dakarkiote euskarari: eremu formaletik informalera igarotzea.
    
Foru-sozietate honek aipatu helburua lortzeko erakundeek planteatutako ekimenekin bat egiten du.   
    
Egin dezagun euskara harreman eta erabilera-eremu berrietarako tresna erabilgarri eta eraginkorra.

 

pdf 2021eko euskararen nazioarteko egunerako adierazpena 684,05 Kb

 

 
asteartea, 2021 (e)ko irailak 21

Dipu200Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Bizkaiak iraupen luzeko zainketetan trantsizioa sustatzeko Planaren aurrerapen nagusiak eta etorkizuneko garapena zein legegintzaldi honetan ezarritako helburuak aurkeztu ditu gaur.

Plan hori martxan jartzearen bidez, Foru Aldundiak iraupen luzeko zainketak dibertsitatearen arretan eta bizitza-proiektua garatzeko laguntza behar duten pertsonen premia (etxean zein egoitza-zentroetan), itxaropen eta lehentasunen bilakaeran aurrera egitea ahalbidetuko duen eredu pertsonalizatuago baterantz aldaraziko ditu.


Irakurri gehiago

 
Emaitzak 21 - 24 -(e)tik 100