Azpiegitura

Berriak

osteguna, 2024 (e)ko abenduak 12

AZPIEGITURAK, S.A.M.P. foru-erakundeak abian jarri du AZPIEGITURAK, S.A.M.P.-en jabetzako lurrak besterentzeko prozedura, Zaballa-Trapaga (SI_ZT_UB01) industria-sektorearen barruan, Trapagarango udal-mugartean (Bizkaia).

Objektuaren besterentzea enkante bidez esleituko da.


Enkantearen prezioa HIRUREHUN ETA BAT MILA BOSTEHUN ETA LAUROGEITA HAMASEI EURO ETA LAUROGEITA ZAZPI ZENTIMOKOA da, zergak barne hartu gabe.


Interesa duten guztiek gutun-azal itxian aurkeztu ahal izango dituzte eskaintzak AZPIEGITURAKen bulegoetan (Kanariar Uharteak kalea 21, 2-3, 48015, Bilbo; 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, BERROGIETA BOST (45) EGUN NATURALEKO epean, plegu hau AZPIEGITURAK SAMPen web orrian (www.azpiegiturak.bizkaia.eus) argitaratzen denetik aurrera.

Irakurri gehiago...

 
astelehena, 2024 (e)ko abenduak 02

Euskararen egunaUn Aurten ere, urtero bezala, Azpiegiturak, SAMPetik abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin nahi dugu, euskararen erabilera normalizatzeko konpromisorik irmoena erakutsiz eta erantsitako adierazpen instituzionalean jasotako hitzak geureganatuz.

Azpiegiturak euskararen alde lehen, orain eta beti!

Irakurri gehiago...

 
astelehena, 2024 (e)ko abenduak 02

AZPIEGITURAK, SAMP-EN JABETZAKOA DEN, BILBOKO LUIS BRIÑAS KALEKO HIRUGARREN ZENBAKIKO
BIGARREN SOLAIRUKO KANPOALDEKO EZKERREKO ETXEBIZITZAREN SALMENTA

BIGARREN SOBREAREN IREKIERA

AZPIEGITURAK, SAMP foru-erakundeak abian jarri du Bilboko Luis Briñas kaleko hirugarren zenbakian
dagoen bigarren solairuko kanpoaldeko ezkerreko etxebizitza besterentzea

Azaroaren 27an, 1. gutun-azala ireki zen, sei proposamen onartuta.

Abenduaren 3an,11:00etan, 2. gutun-azala, irekiko da
telematikoki, eskaintza ekonomikoekin.

Irekiera horretara sartzeko, lotura hau erabili behar da:

https://azpiegiturak.webex.com/azpiegiturak-es/j.php?MTID=me9477234a7c16c5308a04b66232c9a8b

Informazio gehiago INMOBERRI (Samauri S.L.) higiezinen enpresan, Bilboko Rodríguez Arias kaleko 63. zenbakian.

 
ostirala, 2024 (e)ko irailak 20
AZPIEGITURAK, SAMP-EN JABETZAKOA DEN, BILBOKO LUIS BRIÑAS KALEKO HIRUGARREN ZENBAKIKO BIGARREN SOLAIRUKO KANPOALDEKO EZKERREKO ETXEBIZITZAREN SALMENTA.

AZPIEGITURAK, SAMP foru-erakundeak abian jarri du Bilboko Luis Briñas kaleko hirugarren zenbakian dagoen bigarren solairuko kanpoaldeko ezkerreko etxebizitza besterentzeko prozedura.

Irakurri gehiago...

 
Emaitzak 1 - 4 -(e)tik 105