Azpiegitura

Abisuak

astelehena, 2015 (e)ko martxoak 30

“ETXEBARRIN (BIZKAIA) AUTONOMIA PERTSONALEKO SUSTAPEN ZENTROA ALTZARIZ HORNITZEKO” lizitaziorako eskaintzak aurkezteko epea 2015eko martxoaren 30ean amaitu egin da.

Administrazioko Baldintzen Pleguaren edukian jasotakoaren arabera, hona hemen Kontratazio Batzordeak (A) gutun-azalaren edukian antzemandako akats zuzengarriak, erreferentzia-atala 8.2. A gutun-azala: Dokumentazio Orokorra:

• ICAZA OFICINAS INTEGRALES, S.A.
o ISILPEKO INFORMAZIOARI BURUZKO AITORPEN EREDUA DEN VI. ERANSKINA eta ENPRESA TALDEARI BURUZKO AITORPEN EREDUA DEN VII. ERANSKINA aurkez ditzala.

• GERODAN S.COOP.
o ENPRESA TALDEARI BURUZKO AITORPEN EREDUA DEN VII. ERANSKINA aurkez dezala.

• EL CORTE INGLES S.A.
o ISILPEKO INFORMAZIOARI BURUZKO AITORPEN EREDUA DEN VI. ERANSKINA eta ENPRESA TALDEARI BURUZKO AITORPEN EREDUA DEN VII. ERANSKINA aurkez ditzala.

Erreferentziako lizitazioaren Administrazio Baldintza Berezien Pleguan jasotakoaren arabera eta horren inguruan egingo den beste edozein komunikazio (ahozkoa, telematikoa, etab.) kontuan hartu barik, lizitatzaileek hiru lanegun izango dituzte antzemandako akatsak konpontzeko, hots, 2015eko apirilaren 7ko 14:00ak arte. Kontratazio Batzordeak antzemandako akats edota huts egiteak horretarako adierazitako epean ez konpontzeak lizitazio prozeduratik kanpo geratzea eragingo du.

 
osteguna, 2015 (e)ko otsailak 19

"Abanto-Zierbena, (Bizkaia) San Fuenteseko El Casal auzoko 66, 68 eta 70 zenbakietako beheko solairuetako lokaletan 8 etxebizitza egiteko obren burutzapena” egiteko lizitaziorako eskaintzak aurkezteko epea 2015eko otsailaren 17an amaitu egin da.

Administrazioko Baldintzen Pleguaren edukian jasotakoaren arabera, hona hemen Kontratazio Batzordeak (A) gutun-azalaren edukian antzemandako akats zuzengarriak, erreferentzia-atala 8.2. A gutun-azala: Dokumentazio Orokorra:

•  GERMAN ECHEBARRIA:
o Kontratisten Sailkapenaren egiaztagiria aurkeztu: C Taldea, 4 azpitaldea, d kategoria.

• CANALIZACIONES Y CONSTRUCCIONES 2000, S.L.
o VIII ERANSKINA aurkeztu: Posta elektronikoen bidezko jakinarazpenak baimentzeko eredua.

• INDEPORT PV S.L.
o Kontratisten Sailkapenaren egiaztagiria aurkeztu: C Taldea, 4 azpitaldea, d kategoria.

Erreferentziako lizitazioaren Administrazio Baldintza Berezien Pleguan jasotakoaren arabera eta horren inguruan egingo den beste edozein komunikazio (ahozkoa, telematikoa, etab.) kontuan hartu barik, lizitatzaileek hiru lanegun izango dituzte antzemandako akatsak konpontzeko, hots, 2015eko otsailaren 23ko 14:00ak arte. Kontratazio Batzordeak antzemandako akats edota huts egiteak horretarako adierazitako epean ez konpontzeak lizitazio prozeduratik kanpo geratzea eragingo du.

 
ostirala, 2015 (e)ko urtarrilak 30

"Güeñeseko (Bizkaia) Arangoiti kaleko 1B eta 1E zenbakietako etxebizitzak altzariz hornitu eta beraiek jarri".

Erreferentziako lizitazioari dagokionez, eskaintza ekonomikorik onena aurkeztu duen lizitatzailea hauxe izan da:

MOBIORTU, S.L. Zenbatekoa: 54.558,00 EURO, B.E.Z. sartzeke.

 
astelehena, 2015 (e)ko urtarrilak 26

“BIZKAIKO ABANTO-ZIERBENAKO Sanfuentes auzoko El Casal kaleko 66, 68 eta 70. zenbakietako beheko solairuko lokaletan 8 etxebizitza eraikitzeko Obrak” betearaztea.

2015eko otsailaren 3an (asteartea), goizeko 11:00etan, lizitazio honen xede diren instalazioak bisitatuko dira. Bisitara joateko interesa dutenek telefonoz baieztatu beharko dute, otsailaren 3ko 10:00ak baino lehen.

Bisita-egun bakarra egongo da, eta, ondorioz, ezinezkoa izango da aurrerantzean bisitak egitea.

Telefonoa: 94.607.37.00
Harremanetarako: Mª Ángeles Pablo Merino.

 
astelehena, 2014 (e)ko urriak 27

Akatsa antzeman da Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 202. zenbakian, 2014ko urriaren 22koan, 22054 orrialde zenbakian, Santurtziko “Balparda AGI-231” Sektorea Birpartzelatzeko Proiektuaren aldaketa eta Urbanizazio Ekintzarako Programaren idazketa eta lan osagarriak kontratatzeko prozeduraren argitalpenari dagokionez.

Beraz, honakoa dioen lekuan:
Arkitektoari eta abokatuari dagokienez, banaka honako baldintzak bete beharko dituzte:

Azken 5 urteotan (2010-2014) plangintza eta kudeaketa dokumentuak idatzi izana.

Proiektuaren zuzendari edo laguntzaile nagusi gisa plangintza lanak eta hirigintza proiektuak gauzatu izana, industriaren edo jarduera ekonomikoen edo antzekoen alorretan, 10 ha edo gehiagoko jarduera-esparruan, 15.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan.

Honakoa esan beharko du:

Azken 5 urteotan (2010-2014) plangintza eta kudeaketa dokumentuak idatzi izana.

Proiektuaren zuzendari edo laguntzaile nagusi gisa plangintza lanak eta hirigintza proiektuak gauzatu izana, industriaren edo jarduera ekonomikoen edo antzekoen alorretan, 5 ha edo gehiagoko jarduera-esparruan, 3.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan.
Hori dela eta, proposamenak aurkezteko epea beste zazpi egunez luzatuko da; beraz, proposamenak aurkezteko epea 2014ko azaroaren 10ean amaituko da, 12:00etan.

Bilbon, 2014ko urriaren 27an

 
Emaitzak 56 - 60 -(e)tik 125