Azpiegitura

Abisuak

osteguna, 2016 (e)ko abenduak 01

MIRIBILLAKO (BILBO) FRONTOI ETA KIROL ETXEAREN ERAIKINEAN FATXADA BERRIAK BURUTZEKO PROIEKTUA IDAZTEA.

Erreferentziako lizitazioari dagokionez, eskaintza ekonomikorik onena aurkeztu duen lizitatzailea hauxe izan da:


IDOM INGENIERÍA Y CONSULTORÍA, S.A Zenbatekoa: 54.000,00 EURO, BEZ sartzeke.



 
osteguna, 2016 (e)ko azaroak 17

GERNIKA-LUMON, CRUZ DE MALTAKO INSTALAZIO ZAHARRETAN ERAGINDAKO LURZORUETAKO KUTSADURA KENTZEKO BEHARREZKOAK DIREN LANAK

Erreferentziako lizitazioari dagokionez, eskaintza ekonomikorik onena aurkeztu duen lizitatzailea hauxe izan da: SITA SPE  IBERICA, S.L 

Zenbatekoa: 197.600,60 EURO, BEZ sartzeke.

 
osteguna, 2016 (e)ko azaroak 10
2016ko azaroaren 10ean “AZPIEGITURAK, S.A.U. FORU SOZIETATE PUBLIKOAREN ELKARTEGIAK, EGOITZA NAGUSIA ETA BESTELAKO ERAIKINAK GARBITZEKO ZERBITZUA ARAUTEGI HARMONIZATUARI LOTURIKO PROZEDURA IREKIAREN BITARTEZ KONTRATATZEKO” lizitaziorako eskaintzak aurkezteko epea bukatu egin da.

Administrazio Baldintza Partikularren Pleguan jasotakoarekin bat etorriz, hauexek dira  Kontratazio Batzordeak (A) gutunazaleko, 8.2.- A Gutunazala: Dokumentazio Orokorreko edukian aurkitutako konponbidea duten akatsak:

•    GARBIALDI:

Hurrengo betekizuna egiazta dezala, hurrengo mailako kontratisten Sailkapena:

Taldea U, azpitaldea 1, kategoria A

•    ECLAT LIMPIEZA, S.A.:

Aurkeztutako dokumentazioa sinatzen duen pertsonaren ahalmena aurkez dezala, hots, Carlos Mintegi Balerdi jaunarena, edota berau aurkeztutako kontratisten erroldan azaltzen diren pertsonek sina ditzatela.
Erreferentziako lizitazioko Administrazio Baldintza Partikularren Pleguan jasotakoaren arabera eta horren gainean egiten den edozein jakinarazpen (ahozkoa, telematikoa, etab.) alde batera utzita, lizitatzaileak hiru lanegun izango ditu, hots, 2016ko azaroaren 14ra arte, antzemandako akatsak edota zabarkeriak konpontzeko. Kontratazio Batzordeak antzemandako akatsok, okerrak edota zabarkeriok aipatu epean ez konpontzeak lizitazio prozeduratik at geratzea ekarriko du.



 
ostirala, 2016 (e)ko urriak 14
ORTUELLAKO (BIZKAIA) UDAL MUGARTEAN DAGOEN TRIANOKO PRESA USTIATU, MANTENDU ETA KONTSERBATZEKO ZERBITZU TEKNIKOA.

2016ko urriaren  20an, osteguna, lizitazio honen xede diren instalazioak bisitatuko dira, goizeko 10:00etan. Bisita horretara joateko interesa dutenek, telefonoz baieztatu beharko dute, abenduaren 16eko arratsaldeko 16:00ak baino lehen.

Bisita-egun bakarra egongo da eta, ondorioz, ez dago aurrerantzean bisita berririk egitea.

Telefonoa: 94.607.37.00
Harremanetarako pertsona: Mª Ángeles Pablo Merino

 

 
osteguna, 2016 (e)ko urriak 13

ORTUELLAKO (BIZKAIA) UDAL MUGARTEAN DAGOEN TRIANOKO PRESA USTIATU, MANTENDU ETA KONTSERBATZEKO ZERBITZU TEKNIKOA.
   
ZUZENKETA
Bilbon, 2016ko urriaren 13an

I. eranskinean akats bat antzeman denez, berriro bidaltzen dizuegu agiria, zuzenduta.

pdf Anexo I 48.98 Kb

 

 

 
Emaitzak 36 - 40 -(e)tik 125