Azpiegitura

Hemeroteca

asteazkena, 2012 (e)ko azaroak 21


Getxo elkartegiaAzaroaren 21-(e)tik aurrera zabalduko da Getxo Elkartegiko moduluetarako eskabideak betetzeko epea.

Eskabideak betetzeko hitzordua eskatzeko deitu AZPIEGITURAK, S.A.U.ren telefono-zenbakira: 946.073.700.

Beharrezko dokumentazio guztia Elkartegiak programa arautzen duen uztailaren 3ko 112/2012 Foru Dekretuan jasota dago.

 
astelehena, 2012 (e)ko urriak 29
Zabalik dago izena emateko epea: erosteko aukera duen alokairuko etxebizitza eskuratzeko.

Etxebizitza eskuratzeko bidea erraztu nahian, eta daukagun egoera ekonomikoa eta bankuen finantziazioa lortzeko zailtasuna kontuan hartuta, Azpiegiturak-ek hitzarmen bat sinatu du Areatza, Etxebarria, Ereño, Munitibar, Nabarniz eta Güeñeseko Udalekin. Hitzarmen horren arabera, erosteko aukera duten alokairuko 103 etxebizitza jarriko dira herritarren eskura.
 
astelehena, 2012 (e)ko uztailak 02

ALDUNDIAK ETA MERKATARITZA GANBERAK EKINTZAILEEI LAGUNTZA-ZERBITZU INTEGRAL BAT ESKAINTZEAREN ALDE EGIN DUTE

Ventanilla100

Gaur sinatu den 2012-2015erako hitzarmenaren arabera, Bizkaiko Foru Aldundiak 440.000 euro jarriko ditu zerbitzu honen jarraitutasuna eta garapena bermatzeko. Bizkaiko ekintzaileei enpresa berriak martxan jartzeko informazioa emateko, arreta eskaintzeko eta administrazio-izapideetan laguntzeko doako zerbitzu integral bat da.

Irakurri gehiago...

 
ostirala, 2012 (e)ko ekainak 22

Britainiar Arkitektoen Errege Institutuak (RIBA, bere ingelesezko siglen arabera) ezagutzera eman du haien urteko proiektu sarituen zerrenda eta horien artean Bilboko Miribilla auzoko Bilbao Arena kiroldegia dago.

Sariak 59 eraikini ematen zaizkio. Horietatik berrogeita hamar Erresuma Batuan daude eta bederatzi baino ez haien mugetatik at. Aurten sarien artean hurrengoak aurki daitezke: Siziliako egur kontratxapatuzko etxebizitza, 150.000 € balio duena, London 2012ko estadio olinpiarra eta Oxfordshireko (Erresuma Batua) operaren pabilioi desmuntagarria.

Irakurri gehiago...

 
Emaitzak 13 - 16 -(e)tik 17