Azpiegitura

Hemeroteca

asteartea, 2014 (e)ko maiatzak 27

AZPIEGITURAK, S.A.U.k Zierbenako (Bizkaia) San Mames Mendebaldea U.E. Atxiga Egoitzaldean sustatutako toki babeseko hiru etxebizitzetako baten esleipenean interesatuta daudenei eskabideak aurkezteko hilabeteko epea irekiko dela jakinarazten da, idazki honen azken argitalpenetik zenbatzen hasita.

 

Irakurri gehiago...

 
asteartea, 2014 (e)ko maiatzak 06

BakiotxakoliALDUNDIAK INSKRIBATZEKO EPEA ZABALDU DU, ENPRESAK ETA EKINTZAILEAK BAKIOKO ELKARTEGI BERRIAN KOKATZEKO

Bizkaiko Foru Aldundiak inskribatzeko epea zabaldu du, hori eskatzen duten ekintzaileek eta enpresek Txakolingune eraikineko bigarren eta hirugarren solairuetan kokatuta dagoen Bakioko Elkartegiko instalazio berriek erabil ditzaten. Erabilgarri dagoen azalera osoa 800 metro karratutik gorakoa da, eta Azpiegiturak foru sozietate publikoak zuzenean kudeatzen du hori. Imanol Pradales Ekonomia Sustatzeko diputatuak Batzar Nagusietan 2014ko otsailaren 13an, ostegunean, esan bezala, espazio berri horrek "udalerriko eta eskualdeko dimanizazio ekonomikoari lagunduko dio, Aldundiak sustatutako beste instalazio batzuekin gertatu den bezala, eta enpresak berrabiarazteko eta ekintzailetza bultzatzeko estrategiaren barnean kokatzen da".

Irakurri gehiago...

 
ostirala, 2014 (e)ko martxoak 07
IBAR ZAHARRA, S.A.ren Kontratazio Organoak Sestao eta Trapagaran udalerrien (biak ere Bizkaian) artean kokatuta dagoen AIS_IB_06 IBAR ZAHARRA Urbanizatzeko Proiektuaren eta beronen Segurtasun eta Osasun Azterlana idazteko zerbitzuak kontratatzeko lizitazioa antolatu du.

Proposamenak 2014ko apirilaren 1eko 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira IBAR ZAHARRA, S.A.ren Bilboko bulegoetan. Helbidea: Colón de Larreategi kalea, 26-4.G.

Kontratatzailearen profilearen interneteko helbidea: www.ibarzaharra.es / www.sepides.es

 
osteguna, 2014 (e)ko urtarrilak 09

LemoizAzpiegiturak, S.A.U.k Lemoizko SAPU Urizar-2 eremuan prezio babestuko 12 etxebizitza, aparkaleku eta trastelekuak barne salgai edota erosteko aukeradun errentamenduan eskuragai jarri ditu
Etxebizitzetako baten esleipenean onuraduna izan ahal izateko hurrengo betekizunak bete beharko dira:

a) Adinez nagusia zein emantzipatua izatea.
b) Etxebizitza behar izatea.
c) Lemoizko udalerrian, Uribe Kostako Mankomunitateko beste udalerri batean edo, hala denean, Bizkaiko beste edozein udalerritan erroldatuta egotea.
d) Gehienezko eta gutxienezko diru-sarrerak.
e) Etxebizitza eskrituratzea eta berau okupatzea.
f) Esleitutako etxebizitzan ohiko bizitegi eta bizitegi iraunkorra finkatuta izatea.

Interesdunek eskabidea behar bezala beteta aurkeztu beharko dute Lemoizeko Udalean. Aipatu eskabidean etxebizitza erosteko lehentasuna edota erosteko aukeradun errentamenduaren bidez eskuratzeko aukeran berariaz adierazi beharko da.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da “Bizkaiko Aldizkari Ofizialean” argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita. (2014eko urtarrilaren 8ko BAO).

SUSTAPENA 

pdf Hitzarmena Lemoiz 1.90 Mb

pdf Eskaera 122.25 Kb

 
Emaitzak 1 - 4 -(e)tik 17