Azpiegitura

Elkartegiak eta Industrialdeak Egitamua 2017. Inbertsioak diruz laguntzea.

Lehiakortasuna, ingurumenaren kudeaketa eta langileen segurtasuna eta berdintasuna hobetuko dituen instalazioak edota makineria modernizatzen egindako inbertsioengatik diru-laguntza eskatzeko epea ireki da.

 

Aipatu diru-laguntza ondokoek eskuratu ahal izango dute:
- Elkartegietan kokatutako enpresek.
- Bizkaiko Foru Aldundiak parte hartutako Industrialdeetan kokatutako enpresek.
- 10.000 biztanletik beherako udalerrietan errotutako Industrialdeetan kokatutako enpresek.

Diru-laguntzak emateko prozedura lehia askea izango da, eta eskabideak aurkeztu diren hurrenkera berean izapidetuko dira.
Eskabideak aurkeztutako epea 2017ko maiatzaren 12an, 13:30ean, amaituko da.

Bizkaiko Foru Aldundiaren 42/2017 FORU DREKRETUA, martxoaren 21ekoa. Honen bidez,  Elkartegiak programarako eta industrialdeetarako diru-laguntzak arautzen dira.

Fitxa 2017 Inbertsioetarako diru-laguntza