Azpiegitura

Bizkaia Gardena

Ongi etorri Gardentasun atarira. Gardentasuna beti izan da Bizkaiko Foru Aldundiaren eta enpresa honen, bereziki, bertute bat. Ildo beretik lan egiten jarraitu dugu, eta atari honek enpresa publiko gardenago, parte-hartzaileago eta irekiago bateranzko bidean beste urrats bat ematea dakar.

Hori Azpiegituraken helburu estrategiko bat da, jakin badakigu eta gardentasun maila handienak dauzkaten herrialdeak direla erakunde indartsuenak dituztenak. Gure asmoa da Bizkaiko herritarrek ahalik eta informazio zabalena izatea Azpiegiturakek egiten duen lanari eta bere baliabideak erabiltzeko moduari buruz.

Aldaketak ez dira gertatzen gauetik goizera. Gauza guztiek beren denbora behar dute. Atari honetatik enpresa berri modernoago, hurbilago eta gardenago bateranzko bidaian aurrera egiten jarraitzen dugu. Goazen.

Itziar Garamendi Landa
Zuzendari kudeatzailea

 

Bizkaia Gardena